| 22 Ots 2024
Share
san mames champions femenina

Bilbon izango da UEFA Women's Champions Leagueko finala, maiatzaren 25ean, baita 2024-2025 denboraldiko Europa Leagueko finala ere

 

Bilbo beti egon da lotuta futbolarekin eta bere tradizio ederrekin, eta prest dago ekitaldi gogoangarri hori ospatzeko. Datorren larunbatean, maiatzaren 25ean, San Mames futbol zelai ospetsuan, UEFA Women's Champions Leagueko finala jokatuko da. Urteko partidarik garrantzitsuena da kluben mailan, eta baloiaren inguruko jai-asteburu bat ekarriko du Bizkaiko hiriburura.

San Mames estadioak 50.000 ikusle baino gehiagorentzako lekua du, eta esparru bikaina da kasu honetarako. Zortzi talde daude oraindik lehiaketan eta denek zapaldu nahi dute Katedrala; maiatzaren 25a gorriz markatuta dago egutegian. Bartzelona Futbol Klubak, egungo txapeldunak, lehian jarraitzen du, Bilboko zerua konkistatzea amets duten beste zazpi talderekin. Halako futbolzaletasuna ez da erraz aurkitzen beste toki batzuetan.

Izan ere, Bilbok denetik dauka: eskaintza ezin hobea futbolaz eta hiri kosmopolitaz gozatzeko, dotorea eta abangoardiakoa da, eta erantzukizun handiz hartzen du bere gain final handi hau eta 2024-2025 denboraldiko Europa League, apustua bikoiztuz eta futbol kontinentalaren arrakasta bermatuz.

Adidas UWCL Pro Ball Bilbao baloia hiriko arkitekturaren forma ikonikoekin diseinatu da, eta hori izango da San Mameseko soropiletik biraka ariko dena; hala, urteko kirol ekitaldi garrantzitsuenetako baten protagonista izango da. Baloi horrek interesa areagotu du Europako futbolaren zaletu guztien artean.