San mamés

Informazio orokorra

San Mames oso estadio berezia izan zen eta da munduan. Jokalariarekiko errespetuak eta partidak bizitzeko grinak zelai mitiko bihurtu zuten nazioartean. 1913an inauguratu zen eta 100 urte geroago, leku berean, egungo estadioa eraiki zen.

San Mames berria 2013an inauguratu zen, baina 2015eko udaberrian amaitu. 53.000 eserleku ditu, erosotasun guztiekin. Teilatuak ia eserleku guztiak estaltzen ditu, euritik babestuz. Horrek, gainera, akustika oso berezia sortzen du; hala, partida zuzenean ikustea esperientzia paregabe bihurtzen da.

Kanpoko argiztapenak giro paregabea sortzen du inguruetan partida egun eta gauetan, eta hirira proiektatzen ditu futbolaren bibrazio eta emozio guztiak. 

San mamés

Nola iritsi

Nola iritsi estadiora

San Mames estadiora iristea oso erraza da Bilbotik zein inguruetatik.

BBilbo hiri atsegina da oinezkoentzat, baina autobus (Bilbobus), metro (Metro Bilbao-Euskotren) eta tranbian (Euskotren) oinarritutako garraio publikoko zerbitzu zabal du. Gainera, oinezkoentzako bi ibilbide seguru prestatuko dira Casilda Iturrizar parkean eta Indautxu plazan kokatutako Zaleen Elkarguneetatik.

Era berean, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da eta hiri inguruan dauden aparkaleku estrategikoetan utzi ahal izango dira ibilgailu pribatuak (informazio gehiago), gerora Bilbora autobusez (Bizkaibus), trenez (Aldirikoak) edo metroz (Metro Bilbao-Euskotren) gerturatu ahal izateko.

 

AIREPORTUTIK

Bizkaibus-en 3247 lineak egunero lotzen du Bilbo aireportuarekin. Informazioa Bizkaibus-en webgunean dago eskuragarri (maiztasuna eta ordutegia).

Aireportua-Bilbo