| 06 Mar 2024
Share
trofeo/trophy

Txapelketa kontinental handieneko titulurako partida San Mamesen (Bilbon) jokatuko da, 2024ko maiatzaren 25ean

 

 

UEFA Women’s Champions Leagueko finala heltzear dago eta klubetako kirol-ekitaldirik handienerako sarreren salmenta ostiral honetan, 2024ko martxoaren 8an, hasiko da, 12:00etan (Espainiako penintsulako ordua), https://final2024bilbao.eus webgunean.

Espainian Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, maiatzaren 25ean, 18:00etan (Espainiako penintsulako ordua), Bilbon ospatuko den finaleko eserlekuak jende guztiarentzat egongo dira eskuragarri.

SARRERAKPREZIOAK
Prime Seats 45€
1. kategoria25€
2. kategoria20€
3. kategoria15€
 

30 lagunetik gorako taldeak osatzen dituzten futbol-taldeek, peñek eta elkarteek taldeko eskaera egiteko inprimaki bat bidali ahal izango dute posta elektronikoz [email protected] helbidera. Halaber, martxoaren 8tik aurrera, bertaratu nahi duten mugikortasun urriko pertsonek mezu bat bidali beharko dute [email protected] helbidera, eta gaian “Mugikortasun Urriko Pertsona” jarri behar dute; sarreraz gain, euren laguntzailearentzat gonbidapen bat jasoko dute.

San Mameseko boxetatik finala ikusteko aukera ere egongo da. Esperientzia paregabea: kokapen pribilegiatua, zerbitzu gastronomiko esklusiboa palkoan eta bi ordu lehenago iristeko eta azken txistua jo eta ordu eta erdira joateko aukera. Sarrera hauek arreta pertsonalizatuarekin eskuratu ahal izango dira. Horretarako, [email protected] helbidera idatzi.

UEFA Women’s Champions Leagueko final-laurdenak martxoaren 19an, 20an, 27an eta 28an jokatuko dira, eta finalerdiak apirilaren 20an, 21ean, 27an eta 28an. Norgehiagoka horien ondoren jakingo da zein bi klubek izango duten San Mamesen Champions Leagueko finalean parte hartzeko ohorea.