| 21 Mar 2024
Share
Balón final UWCL
  • Ostiral honetan, martxoaren 22an, 12:00etan, San Mamesen (Bilbo) jokatuko den partidurako sarrerak lortu ahal izango dira.

UEFA Women 's Champions League finalerako bi hilabete pasatxo falta direla, 2024ko maiatzaren 25ean Athletic Cluben etxean izango den hitzordura joateko, sarrera gehiago eskuratu ahal izango dira.

Joan den martxoaren 8an ordubetean 18.000 baino gehiago saldu ondoren, orain San Mameseko Championseko finalerako leku berriak lortzeko aukera egongo da.

Bilbok titulua lortzeko lehian dauden bi taldeei harrera egiteko prestatuko da. Momentuz, final-laurdenak ospatzen ari dira; kanporaketetako joaneko partidak jokatu dira.

Ostiral honetan, martxoaren 22an, 12:00etan, lehiaketa kontinentaleko finalerako sarrerak erosteko aukera berria: https://final2024bilbao.com/eus