| 19 Mai 2024
Share
uefa_women_s_champions_league_2024_final_teams_jerseys_shoot.jpeg
  • Gorri-urdinak dira Europako txapeldunak, eta koroa defendatu nahi dute beren aurkari indartsuenaren aurrean, azken bosturtekoan bi final irabazi dizkion taldearen aurrean, alegia.

Futbol Club Barcelonak eta Olympique Lyonnais taldeak UEFA Women’s Champions Leagueko azken zortzi edizioak irabazi dituzte, eta urte honetako partidarekin bederatzi izango dira. Kontinenteko bi talde onenak, norgehiagoka lehiatuko dira Bilbon jokoan dagoen kluben futboleko titulu ospetsuena lortzeko. Oraindik kontuak argitu gabe dituzten bi talde hauek Europako handiena izan nahi dute.

Maiatzaren 25ean, San Mamesen historiarako partida bat jokatuko da. Zortzi garaipenekin palmaresaren buru den Olympique Lyonnais taldea eta Barça lehiatuko dira. Horrek azken hiru edizioetatik bi irabazi ditu, eta azken sei urteetan bosgarren finala jokatuko du. Alajaina!

Jonatan Giráldezen taldea nagusitzen ari da 2020ko hamarkadan, baina azken lurralde bat dute konkistatzeko oraindik, Olympique Lyonnaisena. Lau aldiz lehiatu dira norgehiagoka, eta guztietan garaipena Frantziako taldearentzat izan da, Champions Leagueko bi final barne.

Hortaz, guztia kontuan hartuta, partida honek jokoan jartzen du munduko emakumezkoen futbolaren tronua. Barçak bere hirugarren garaikurra lortu nahi du lau urtetan eta Lyoneko taldeak nagusitasuna berreskuratu nahi du bere agintaritzari aurre egin dion aurkari bakarraren kontra. Partida munduko kluben lehiaketa onenean mugarri izango da.

Gainera, aparteko eszenatoki batean jokatuko da, San Mamesen, non futbola biziki sentitzen den eta bete-beteta egongo den. Orain eguna heltzea besterik ez da falta, arbitroak txistua jotzea eta baloia dantzan hastea.