| 30 Api 2024
Share
Escudos de las finalistas de la Champions 2024
  • Datorren maiatzaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan, San Mamesen jokatuko den lehia ikusgarrian arituko dira biak, kluben arteko futboleko munduko titulurik onenaren bila, txapeldunentzako sari gisa

Bartzelona Futbol Klubak eta Olympique Lyonek, munduko emakumezkoen futboleko handienetako bik, UEFA Women's Champions League-ko finala jokatuko dute maiatzaren 25ean Bilboko San Mames futbol-zelaian.

Bien artean azken zortzi tituluak erdietsi dituzte. Frantziarrek sei irabazi dituzte, eta Espainiako taldeak bi. Azken hori egungo txapelduna da, eta laugarren finala jarraian jokatuko du, hirugarren garaipenaren bila. Lyonek, bere aldetik, Barçari irabazi zion 2019ko eta 2022ko finaletan eta orain bederatzigarren titulua lortzea espero du.

Bartzelonako taldeak titulua eskuratu nahi du, Chelseari oso kanporaketa gogor batean gailendu ostean. Lyonek, berriz, PSG taldea utzi du bazterrean, joaneko zein itzulerako neurketan aurkaria mendean hartuta.

Beraz, final zoragarria espero da, Europako bi talde onenen artean. Alde batetik, Barça dugu, azken bosturtekoan lehiaketa guztietan garaipenak pilatu dituen taldea, eta, beste aldetik, beraren kryptonita ageri da, Jonatan Giraldezen taldea beti estuasun handienetan jarri baitu Bartzelona. Futbolaren unibertsoa partidari begira egongo da, adi-adi.