| 01 Mar 2024
Share
BOLUNTARIOTZA

UEFA Women's Champions Leagueko finala San Mames estadioan (Bilbo) jokatuko da, eta gaurtik aurrera izena eman dezakezu partidan boluntarioa izateko

 

2024ko maiatzaren 25ean ospatuko da UWCLren final handia, kluben arteko kirol ekitaldirik handiena, eta zu bertan egon zintezke protagonistekin batera. Championserako boluntarioak behar dira, hots, ekitaldi paregabe batean parte hartu eta gertaera historiko bat bizi nahi duten pertsonak.

Otsailaren 16tik aurrera, izena emateko epea zabalduko da, Europako txapelketa nagusiko partida horretarako behar diren 280 pertsonak parte har dezaten. Lehenengo urratsa izena ematea da, eta esteka honetan egin behar da: (Volunteer UEFA). Bilbon erregistratu behar da, hau da, Emakumezkoen Championseko finala hartuko duen hirian. Ondoren, hautaketa-prozesu bat egingo da, aurrez aurreko edo telefono bidezko elkarrizketen bidez, langileak ondo aukeratzeko eta profil mota bakoitzerako rol egokia esleitu ahal izateko. 

Boluntarioek arlo hauetan parte hartu ahal izango dute: accreditation, access management, anti-doping, ceremonies, event logistics, event transport, football operations, guest management and protocol, hospitality production, media operations and services, sponsorship operations, sustainability, tv operations, venue management eta volunteer management.

Boluntario izateak, gainera, baditu abantaila paregabeak: opariak, final handirako UEFAko arropa esklusiboa eta sorpresa gehiago, data hurbildu ahala argituko direnak.

Eman izena eta parte hartu UEFA Women's Champions Leagueko finalaren antolakuntzan.